XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Disoluzioen banaketa metodoak

Disoluzioetan osagaiek gorde egiten dituztenez euren propietate bereizgarriak, propietate horietara jotzen dugu banatzerakoan.

Gehienetan, disoluzioa berotzean datza metodoa, eta osagairik hegazkorrena edo irakite-puntu txikiena duena banatzean aurrena.

Edo substantzien osagaien disolbagarritasun desberdinez baliatzean.

Hainbat era daude prozesu hau burutzeko; erabilienak hauek dira: lurrunketa eta kristalizazioa, distilazioa eta kromatografia.

Lurrunketa eta kristalizazioa

Solido bat likido batean disolbaturiko kasuan, disolbatzailea giro tenperaturan lurruntzen da, eta solido kristalizatua jasotzen da.

Metodo hau erabiltzen da gatzagatan. Gatzagak kostaldetan kokaturiko itsas gune zabalak dira, bertan ura giro tenperaturan berotzean lurruntzen da, eta gatza geratzen da solido kristalino gisa.

Gero gatz hau birfindu egiten da etxeko erabilpenerako.

Kristalizadoreak eta substantzia desberdinak kristaldurik.

Laborategian, disoluzioa ase arte berotzen da, giro tenperaturan hozten uzten da eta kristalizadore batean ipintzen da. Une batzuen buruan solidoaren kristalak agertzen dira.

Distilazioa

Disoluzioa osatzen duten substantzia guztiak jaso nahi direnean erabiltzen da metodo hau.

Osagai biko disoluzioa bada, disoluzioa matrazean berotzen da bizkorren irakiten duen substantzia lurruntzen hasi arte.

Tenperatura horretan eusten zaio delako substantziaren lurrunak distilatuz joan daitezen, gero hodi batean zehar igaroarazten dira hozteko; azkenik ontzi edo matraze batean biltzen dira.

Bai 16. Aktibitatean, bai unitate amaierako Ikerketa atalean, distilazio bat egiteko prozedura agertzen da.

17. Aktibitatean berriz, bi osagai baino gehiagoko distilazio bat garatzen da, distilazio frakzionatua deritzona.

Kristaliza daitezkeen substantzietako batzuk hauek dira: sodio kloruroa, kobre(II) sulfatoa, berun(II) kloruroa eta azido azetilsalizilikoa bera (aspirina). Disoluzio asea beroa dagoenean iragaztea komeni da, eta kristalak lupaz behatzea.

Potasio kromatozko kristalak.

- Aipatu distilazio-muntaia baten funtsezko tresnak. Zer funtzio du bakoitzak?